XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
AND.- Ondo esana.
DONTZ.- Gezurretan ari nintzela erantzun didate.
AND.- Lotsabako halakoak!
DONTZ.- Hor daude.
AND.- Nola dakite etxean nagoela?
DONTZ.- Igarri egin dute.
AND.- Nola?
DONTZ.- Detektibeak direlako.
AND.- Detektibeak?
DONTZ.- Hori esan didate.
AND.- Zeintzu izen dituzte?
DONTZ.- Kikili eta Kokolo.
AND.- (Pozik) A! Esan sartzeko berehala.
DONTZ.- Bai, andrea.
(Dontzeila irten egiten da)
(Dontzeila, Kikili eta Kokolo sartzen dira)
(Andrea hurbiltzen zaie)
AND.- Egun on.